Karmen Amezua, Gorka Kamara eta Aitor Zumelaga zinegotziek Israelek Gazan daraman ofentsiba militarra salatzen duen eta Palestinari elkartasuna erakusten dion mozioa aurkeztu zuen Udalean. Udalbatzarra osatzen duten alderdi eta zinegotzi guztiek mozioaren alde bozkatu zuten asteazkeneko udalbatzarrean.
Mozioarekin Gazan gauzatzen dabilen ekintza militarra eteteko eta NBEk gatazkaren aurrean hartutako erabakiak betetzeko eskatu zaio Israeli.
Gatazka horri irtenbidea emateko “tresna eraginkor bakarrak elkarrizketa eta negoziazioa” direla ere jasotzen du, eta herritarrei dei egiten diete Palestinako herriari elkartasuna erakusteko mobilizazioetan parte hartzeko.
Azkenik, hartutako erabakiaren berri Israelgo eta Palestinako Gobernuei eta Nazio Batuen Erakundeari, besteak beste, jakinarazteko konpromisoa hartu zuten.
Dirua bueltan Aldundiari
Berrizko Udalak hiru milioi euro pasatxo jaso zituen iaz Udalkutxatik. Banaketa proportzionala eta arrisku konpartitua lako jarraibideengaitik, Berrizi 141.000 euro (%5a) bueltatzea dagokio. Ezker abertzaleak finantziazio sistema desegokia dela salatzen duen mozioa aurkeztu zuen. Mozioa ez zen onartu.
Jabier Azpitartek esan zuen finantziaziorako ildoekin ados dagoela, eta urte batzuetan hartzea ere egokitu zaiela. Ezker abertzaleak aipatu zuen ez dela logikoa dirua eman, hura kontuan hartuta inbertsioen zerrenda egin, eta gero dirua bueltatzeko eskatzea.