Miguel Angel Alberdi Barinagaerrementeria izan zenaren hautsak zabalduko dituzte domekan Iremiñeko landetan. Zelai horiek Berrizko futbol-zelaia dagoen inguruan daude. Alberdi Iremiñe dantza taldeko sortzaileetakoa izan zen orain 40 bat urte, Roberto Maiztegi eta Luzar anaiekin batera, eta lan asko egin zuen bere alde luzaroan.
Omenaldia 12:30ean hasiko da. Lehenengo bere lau seme-alabek dantzak eskainiko dizkiete Ondoren, Xabier Amurizak bertso batzuk abestuko ditu eta, jarraian, Maite Arrizabalagak poema bat irakurriko du. Azkenik, omenaldiarekin amaitzeko, haritz bat landatuko dute eta bertan utziko dituzte Alberdi zenaren errautsak. Txalaparta doinurik ere ez da faltako. Dantza taldeko kide izateaz gainera, herriko beste hainbat saltsatan ere bazebilen berriztarra. Zura lantzea gustatzen zitzaion eta erakusketaren bat ere antolatu zuen.