Berrizko Caritasek, urtero legez, tonbola solidarioa antolatu du. Atzo arte, berriztar ugari hurreratu zen Caritasen lokalera, eskuzabal, donazinoak egitera. Erregalu horiei Caritaseko kideek beraiek egindako eskulanak (mantelak, haurrentzako arropa, lentzeria) gehitu behar zaizkie. Jakinarazi dutenez, guztira, 1.500 erregalu inguru zozketatuko dituzte abenduaren 19an, 20an eta 21ean egingo duten tonbolan.
Opariak hiru egun horietan banatuko dituzte. Goizetan 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute lokala, eta arratsaldetan, berriz, 17:00etatik 20:00etara.
Asteazkenean lanez lepo aurkitu genituen, dendek zein norbanakoek emandako gauza guztiak txukun atontzen: “Lan askorekin gabiltza, baina pozik egiten dogun lana da. Berriztarrek ederto erantzun dute urtero legez, eta denei oso eskertuta gaude”, diote.
Batutako diruaren zati handi bat hiru misioilarik jasoko dute; Mexikon dagoen Jesus Jose Berrizbeitia Fraile Josefinoak, Congon dagoen mesedetako Tere Iriondok eta Venezuelan dagoen Marije Aztegia karitateko karmeldarrak.