Euskal Herriko mendietako baliabide naturalak hobeto babesteko basogintzaren kudeaketan eraberritzeak daukan garrantziaz jardun zuten, asteburuan, Oiz mendian. Euskal Basogintzaren VI. Topaketek 400 lagunetik gora batu zituen.

Zuraren aprobetxamenduaren eta landatu aurreko lurraren prestakuntzarako makinaria egokituaren erabileraren gaineko erakustaldiak eskaini zituzten bertan; “langileen lana errazteaz gainera, errekurtso naturalaren eta lurraren gaineko eragina murrizten dituztenak” dira horiek.
Euskadiko Zuraren Mahaiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu zituen topaketok, sektorekoei sistema berritzaileak erakusteko eta basogintza kudeaketa iraunkorrean aplikatuta lortzen diren emaitzak aztertzeko, jakin eragin dutenez. Baso-jabeak, kudeatzaile partikularrak, administrazioetako arduradunak, herri-basoen kudeatzaileak, baso enpresen zuzendari eta buruak elkartu ziren. Ondo hartu zituzten basogintza arloan aurkeztutako aurrerapenak.