Tasak eta zergak %4,2 igongo ditue, oro har, estolderia zerbitzuan izan ezik

Anboto 2008ko aza. 14a, 14:53

2009ko ordenantza fiskalak zehaztu eta onartu zituzten asteazkeneko udalbatzarrean. Gobernu taldearen proposamena onartu zuten. Horren arabera, KPIaren araberako 4,2ko igoera orokorra egingo dute. Salbuespen bakarra estolderiarena da, orain arte legez mantenduko da-eta 2009an. Horrekin batera, kalean aurkitutako txakurrak batzeko zerbitzua jabeek ordainduko dute aurrerantzean.

Ezker Abertzaleak igoera orokorra baino, hainbat arlotako modifikazio puntualak proposatu zituen. Botazioan proposamen biek aldeko bosna boto jaso zituzten. Gobernu taldearenak EAJren bostak jaso zituen; PSOEko bakarrak eta Ezker Abertzaleko lau zinegotziek kontra bozkatu zuten, eta EA abstenitu egin zen. Ezker Abertzalearen proposamenaren alde lau zinegotziak eta EA agertu ziren; PSOEk eta EAJk kontrako botoa eman zuten. Beraz, alkatearen kalitatezko botoarekin onartu ziren ordenantza fiskalak.

Hainbat proposamen

Ezker Abertzalearen uraren arloko proposamenak kontsumo arduratsua bultzatzeko helburua zuen. Isurien arloan tasak mantentzea nahi zuten. Kiroldegiko erabileraren inguruan; erroldatuta ez daudenentzako %10eko igoera proposatu zuten, eta erroldatuta daudenentzako %4,2ko igoera. Jarduera Ekonomikoko Zergaren indizea 1,77tik 2ra altxatzea ere proposatu zuten.

Gainera, familiako eta diru-sarreren araberako hobariak ere aurreikusi zituzten. Azken proposamenak ibilgailuen (zaldi fiskalen arabera) gainekoak ziren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!