Urriaren 31n, 17:30ean, Gaztelekuaren inaugurazio ofiziala egingo dute. Berriztar guztiak daude gonbidatuta. Lokala erakusteaz gainera, Gaztelekuak herrian zer espazio bete gura duen azalduko dute.
Gazteak eta helduak elkarrekin nahastu eta jai-giroa sortzeko, futbolin, billar eta diana txapelketak antolatu dituzte biharko. Ondoren, gazteek prestatutako luntxa eskainiko dute bertaratzen diren guztientzako. Ekitaldi osoa musikaz girotuko dute.
Oraindino lokala guztiz jantzi barik dagoen arren, falta diren altzariak eta makinak laster helduko direla jakinarazi dute Gaztelekukoek.