Ilegalizazinoen aurkako mozinoa ez da onartu

Anboto 2008ko urr. 23a, 10:47

Udaleko Karmen Amezua, Gorka Camara eta Aitor Zumelaga zinegotziek besteak beste EAE/ANV alderdia legez kanpo utzi izana salatuz aurkeztutako mozioa atzera bota zuten EAJk eta PSOEk. EA abstenitu egin zen.

Alderdi jeltzaleko Orlan Isoirdek azaldu zuen “beti alderdi politikoen legearen aurka” azaldu direla, baina mozioa onartzeak “gatazkaren konponketan ez du lagunduko eta haustura estrategiaren elementu bat besterik ez da”.

Karmen Amezuak jeltzaleen “zinismoa” salatu zuen eta injustua deritzon egoera salatzen segituko duela esan, “nahiz argi geratu zitzaigun zuek ez zaretela bidelagun izango”, EAJko zinegotziei zuzenduz.

EAk esan zuen puntuz puntu bozkatu balitz puntu batzuen alde agertuko zela. PSOEk, berriz, aurrera begiratu behar dela esan zuen. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!