Eusko Jaurlaritzak Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean -monumento izendapenarekin- sartu du Isuntza Bekoa baserria. Horretarako tramiteak aspaldian hasita zeuden eta urrian jakinarazi daute ebezpena Euskal Herriko Buletin Ofizialean.
Horrela, Berrizek babestutako baserri bi ditu, Isuntza Goikoa ere zerrendan sartuta baitago lehenagotik. Ebazpenean zehazten denez, Jaurlaritzak hirigintza-araudia egokitu dezan eskatuko dio Berrizko Udalari, baserria babeste aldera. Isuntza Bekoa Eitua auzoan dago. Baserriagaz batera bere inguruko lurzatiak ere babestuko dituzte “baserriak berezko duen izaerari eusteko”, ebazpenak dioenez.