Berbalagun egitasmoa abian dago Berrizen eta Zaldibarren

Anboto 2008ko urr. 17a, 16:20

Euskaldunberriei euskaraz hitz egiteko aukera emango dio beste behin Berbalagun egitasmoak. Udalek lagunduta, AEKren eta tokian tokiko euskara taldeen lanari esker, euskara gizarteratzeko bidean eragingo dute aurten ere.

Berrizen, pailazoen ikuskizunak lagunduta, Berbalagunen gaineko zehaztasunak eman zituzten. Egitasmoak helburu nagusi bi ditu: euskaldunberriek hizkuntza erabileraren bitartez hobetzea, eta euskararen erabilera esparruak zabaltzea. Horretarako, mintzapraktika anitzak daude, beti ere joera ludikoarekin. Horrez gainera, kultur emanaldiak ere antolatuko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!