“Gazteak eragile aktibo izatea da nire helburua”

Anboto 2008ko urr. 17a, 16:06

Ainhoa Urien da Gaztelekuko dinamizatzailea (28 urte, Durango). Bere asmoen eta lan-ildoen berri eman digu.

Ainhoa Urien da Gaztelekuko dinamizatzailea (28 urte, Durango). Bere asmoen eta lan-ildoen berri eman digu.

urien.JPGGazteekin zer hartu-eman izan duzu orain arte?
Azkenengo ostiral bietan batzartu gara. Gai nagusia irekiera jaia izan da, noiz eta  nola egin nahi dugun erabakitzeko.

Zer egitarau prestatu duzue?
Nahiago dugu ez aurreratu. Baina polita izango da, eta herritarrei gonbita luzatzen diegu, bertatik bertara bizi dezaten. Urriaren 31n izango da.

Gaztelekua dagoen eraikineko pisu biak nola banatu duzue?
Behekoan, sarrerako atearen aurrez aurre, futbolina eta bilarra egongo dira. Alde batean berba egiteko txokoa dago, eta bestean dantzan aritzeko makina bat. Bigarren pisuan Internetera lotutako hiru ordenagailu egongo dira. Badago beste gelatxo bat, eta han telebista eta DVDa jarriko ditugu, filmak ikusteko.

Zer ekimen prestatuko duzue?
Nik hamaika ideia ditut, baina ekimenak beraiengandik irten daitezen nahi dut. 12-15 urteko gazteak dira; nerabeak dira, baina erabakiak hartzen hasteko adina dute. Ez da ludoteka bat izango. Ludotekan gazteek ekimenetan parte hartu bakarrik egiten dute; nik gazteen inplikazioa nahi dut, eragile aktibo izan daitezen saiatuko naiz.

Zer beste helburu daukazu?
Gazteen artean sozializazioa sustatzea nahi dut. Zenbait balore ikasi daiteztela; elkarbizitza eta errespetua, esaterako.

Zer adin tarteko gazteak daude?
15 urtera artekoak. Ahal den neurrian, 15-18 artekoak ere erakarri nahi genituzke.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!