Berrizburun, zabortegia zegoen tokian, kirol eta aisialdi parkea egiteko proiektua behin betiko onartu dute, modifikazio bi egin ondoren. Baldintza orria argitaratu eta beharrezko urratsak eman eta gero, lanak azaroaren amaiera aldera hastea nahiko lukete.
Proiektua EAJren eta EAren aldeko botoekin onartu zuten. Ezker abertzaleko zinegotziek puntu horretara iritsi aurretik utzi zuten udalbatzarra eta, beraz, ez zuten botazioan parte hartu.
Udalak 510.000 euro jarriko ditu kirol eta aisialdiaren parkea egiteko, eta Garbiker eta Aldundiaren laguntza izango du. 52.000 metro karratuko gunea lau fasetan egingo dute. 2009. urte amaierarako azpiegiturak prest egongo dira.
Gune nagusian herri-kirolen parkea egingo dute; egur-joko, bolo-joko eta indar-jokoetarako guneak eta probalekua egongo dira, besteak beste. Inguruan joango dira horma bakarreko frontoi luzea, kirol anitzetarako kantxa (saskibaloia, areto-futbola, patinajea…) eta haurrentzako parkea.
Hirugarren adinekoentzako zirkuitua ere egingo dute; esaterako, atseden gunearekin eta mantenurako ariketa gunearekin.
Ezker abertzaleak udalbatza itzi eban
Ezker abertzaleko zinegotziek ilegalizazioaren inguruko mozioa gai-ordenean sartzea nahi zuten, epeen barruan aurkeztu zutelako. Zerrendan ez zegoela ikusita, “oso minduta” zeudela esan zuten, eta Udaletik “beste babes bat” itxaroten zutela. Mozioa orduantxe zerrendara gehitzea eskatu zuten, baina ez zen onartua izan. Orduan, lau zinegotziak altxatu eta udalbatzarra utzi egin zuten.