Ainhoa Urien durangarra da Berrizko Gaztelekuko dinamizatzailea. Gazteekin elkarlanean, Gaztelekuko ekintzak eratzeaz eta aurrera eroateaz arduratuko da.
Bestalde, Berrizko gazteak Gaztelekua garbitzen eta pintatzen dabiltzate egunotan. Ondoren, gelak janzteko beharrezko altzarien eta materialen zerrenda egingo dute, eta Udala arduratuko da behar den moduan atontzeaz. Gaztelekuaren sorkuntza prozesuan Berrizko 30 gazte ibili dira lanean, gutxi gorabehera: eraikin egokia aukeratzen, proposamenak sortzen…