Aldi baterako ordezkapenak betetzeko zabaldu diren lan-poltsetarako zerrendak ikusgai daude, udaletxean zein webgunean. Orain probak egitea falta da, eta horretarako egunak eta orduak ere finkatu dituzte. Guztiak urriaren 14an eta 15ean egingo dituzte, goizean zehar, bata bestearen atzean.
Aguaziltzarako 19 lagun onartu ditue, eta horiekin osatu dute zerrenda; proba urriaren 14an 9:00etan izango da. Kultur etxeko atezaintzarako 49 lagunen eskaerak onartu dituzte; proba eguna urriaren 14an 10:30ean egingo dute.
Lanak Bycarendako
Bestalde, haurreskola eraikitzeko lanak zer enpresari eman erabaki du kontratazino-mahaiak. Byca enpresari esleitu dizkiete lanok. Azaroan zehar lanak hasteko moduan izango direla diote udal ordezkariak, eta behin lanak hasita, hamar hileko epea izango dute haurreskola egiteko.

Kontrol langile posturako, berriz, 25 laguneko zerrenda dago; proba urriaren 14an 12:00etan izango da. Monitore-sorosleari dagokion proba bederatzi lagunek egingo dute; urriaren 15ean 9:00etan. Azkenik, zerbitzu anitzeko langile izateko proba 30 lagunek egingo dute; urriaren 15ean 10:30ean.