Jai giroa izango da nagusi asteburuan Okango auzoan

Anboto 2008ko ira. 26a, 09:08

Jai giroa izango dute nagusia, asteburuan, Okango auzoan. Bihar hasi eta astelehenera arte Sanmigelak dituzte, eta auzokoek ekitaldi sorta eratu dute jaiak ospatzeko.

Jai giroa izango dute nagusia, asteburuan, Okango auzoan. Bihar hasi eta astelehenera arte Sanmigelak dituzte, eta auzokoek ekitaldi sorta eratu dute jaiak ospatzeko.

Txapligu hots artean, Donien-atxa jartzeko elkartuko dira bihar, 16:00etan, eta 16:30ean umeentzako jolasak izango dituzte. Txirrindulari lasterketa herrikoia hasiko da 17:30ean, eta, 19:30ean odoloste-jana eta bolo txapelketa.

Berrizko baselizarik baseliza ibilaldia egingo dute etzi, 07:30ean Mikel Deunan hasita. Kalejira izango da 11:00etan, eta 12:00etan auzoko hildakoen omenezko meza. Ondoren, Iremiñe dantza taldea, Miren eta Xabier Amuriza bertsolariak eta trikitilariak izango dira. San Migel Egunez meza izango da 19:00etan, eta gero trikitilariek girotutako odoloste-jana.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!