Zazpi udal lanpostutarako zerrendak osatzeko deia

Anboto 2008ko ira. 11a, 12:04

Horreetatik bostegaz lan-poltsak osatuko ditue eta bigaz kontratazino zerrendak. Hilaren 18a izango da izena emoteko azkenengo eguna.

Horreetatik bostegaz lan-poltsak osatuko ditue eta bigaz kontratazino zerrendak. Hilaren 18a izango da izena emoteko azkenengo eguna.

Berrizko Udalak zazpi lanpostutrako lan-poltsak edo kontratazino zerrendak osatzeko epea luzatu dau. Interesatuta dagozenek hilaren 18a arte daukie izena emoteko aukera. Udaletxean eskatu leiteke beharrezko informazino guztia.

Ordezkapeneko lan-poltsak honako bost eremuetan osatuko ditue: aguaziltza, Kultur Etxeko atezaintza, kontrol langilegoa, monitore-sorosle arloa eta zerbitzuko anitzeko langilegoa.

Aldi konkretu eta puntualetarako bi lanpostuen kontratazino zerrendak arlo honetakoak dira: soinu eta argiztapen teknikaria eta kirol-jardueren monitorea. Lanpostu guztiek, zazpiek, bigarren hizkuntza eskakizuna daukie. Aurretik lanpostu horreetarako eskabideak aurkeztu ditueen lagunek ez daukie barriro eskabidea egin beharrik.

Bestalde, Jabier Azpirate alkateak aurreratu dauenez, laster enplegu publikorako eskaintzak be izango dira. Hiru hilabeteren barruan emongo ditue emon beharreko pausuak. Ez dabena zehaztu da zer eremu edo organutan eskainiko diuteen lanpostu finko horreek. Halan be, zantzuak emon ditu, esanez, Udaleko arlo barrietarako zein azkenaldian jubilatu direnak ordezkatzeko izango direla.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!