Berrizburun patinaje ikastaroa eskainiko dute, berrikuntza lez

Anboto 2008ko ira. 4a, 14:32

Urritik abendura bitartean eskainiko dituzten ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du, dagoeneko, Berrizburu kiroldegiak. Nobedadeen artean, patinaje ikastaroa eskainiko dute parte hartzera hurreratutako jende kopuruaren arabera.

Horrezaz gainera, 12-16 urteko gaztetxoei zuzenduta Batuka-Aerodance ikastaroa eskainiko dute. Izena emateko epea irailaren 24ra arte dago zabalik. Udal arduradunek jakin eragin dutenez, dagoen lekua baino jendek gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo dute, irailaren 25ean. Ikastaroak datorren urriaren 1ean hasiko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!