
Urbanizazio lanak prest direnean eraikina egingo dute. Erraldetik jakitera eman dutenez, bigarren fase horretako proiektua uztailaren amaieratik gertu dagoen arren, lehiaketa publikoan jartzea falta da.
Hiltegiaren ezaugarriei dagokionez, Durangokoaren ildoa jarraituko duela argitu du Azpitartek: “Durangon ganadua eta bildotsa hiltzen dira, eta Berrizen zabalduko den hiltegi berrian txerria ere hilko da”. Gainera, zabalduko dena hiltegiaren lehenengo zatia izango da. Bihar-etzi eraikinak hazteko beharra badauka, espazio aldetik arazorik ez litzatekeela egongo azaldu digu Erraldeko presidenteak. Gaur egungo hiltegiak ez bezala, Berrizkoak zatitzeko gela eta izozteko makinak izango ditu.
Durangoko hiltegiak 2009ko apirila arte martxan jarraitzeko baimena dauka. Ikusteko dago bata itxi eta bestea zabaldu arte zerbitzu horrekin zer gertatuko den. Izan ere, lanen martxa ikusita, ezinezkoa izango da datorren urteko apirilerako gertu izatea.