Turkia eta Bolibiako folklorea taula gainean

Anboto 2008ko uzt. 22a, 09:55

Turkia eta Bolibiako folklorea ezagutzeko aukera izango da, uztailaren 23an eta 24an, IX. Nazioarteko Folklore Jaialdiaren eskutik. Olakueta frontoian izango dute agertoki.

Turkia eta Bolibiako folklorea ezagutzeko aukera izango da, uztailaren 23an eta 24an, IX. Nazioarteko Folklore Jaialdiaren eskutik. Olakueta frontoian izango dute agertoki.

Turkiako Gehem dantza taldea eta Bolibiako Tradiciones Bolivianas izango dira Olakueta frontoian, bihar eta etzi, hurrenez hurren. Sei musikarik eta 32 dantzarik osatzen dute 1965ean sortutako Gehem taldeak,eta, dantza eta jantzien bitartez bertoko hainbat herrialdeko folklore erakutsiko dute, uztailaren 23an, 22:00etan hasiko den ikuskizunean.

Munduko folklorea dantza eskolarekin batera jaiotako Tradiciones Bolivianas taldea, berriz, uztailaren 24an igoko da taula gainera. Dantzak ikertu eta errepertorioak gaurkotu eta gero Landutako folklorea deritzona egiten dute. Ordu eta leku berean eskainiko dute dantzariok ere euren ikuskizuna.

Hurreratu gura duenak bost euroko sarrera ordaindu beharko du (16 urtetik beherakoek euro bat).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!