Jabier Azpitarte da Berriz SUSAko lehendakari barria

Anboto 2008ko eka. 26a, 13:11

Herriko alkatea, Jabier Azpitarte, izango da hemendik aurrera Berriz SUSAko lehendakaria. Izan be, joan den astean hainbat eta hainbat eztabaida izan ondoren, Gorka Camara presidente ohiak kargua iztea erabaki eban, SUSA desagertarazteko bere proposamenaren aurrean EAJ-PNV eta PSE-EEko ordezkarien ezezkoaren ondoren.

Herriko alkatea, Jabier Azpitarte, izango da hemendik aurrera Berriz SUSAko lehendakaria. Izan be, joan den astean hainbat eta hainbat eztabaida izan ondoren, Gorka Camara presidente ohiak kargua iztea erabaki eban, SUSA desagertarazteko bere proposamenaren aurrean EAJ-PNV eta PSE-EEko ordezkarien ezezkoaren ondoren.Hala, presidente barri bat aukeratu behar zan eta Jabier Azpitarte izendatu eben. Idazkaria barria be aukeratu eben, Bego Navarro, alegia.

Joan den astean aukeratu zitueen kargu barriok eta Azpitartek adierazi dabenez, udalarentzat beharrezko kudeaketa instrumentu bat delako erabaki eben SUSAren desagerpenerako proposamenari ezetz esatea. Izan be, “Kultur Etxea, hainbat etxebizitza, Olakuetako parkeak, frontoia,etabarren kudeaketa SUSAk eroan dau eta onuragarria izan da herriarentzat”, Azpitarteren berbetan. Alkate be badenak, beharrezko tresnatzat joten dau SUSA, batez be orain arte izandako esperientziagatik. Gainera, administrazino publikoaren kudeaketa egiteko tresna azkarragoa da bere ustez eta desagertaraztea atzera pausu bat izango leitekeela aitortu dau. Berrizen ez eze, beste herri batzuetan erabiltzen den tresna dala nabarmendu gura izan dau Azpitartek, eta ondo funtzionatu izan dauala.
Duela hamar urte inguru jarri zen Berriz SUSA martxan, etxebizitza eta abarren kudeaketarako batez be. Azken sei urteetan, garapen handia emon dauela azpimarratu gura izan dau Jabier Azpitartek, eta oraintxe bertan esku artean proiekturik ez badaukate be, etorkizunean izan leikeela adierazi dau. Kargua hartu barri, orain esku artean daukiezan eskaerei erantzun behar jakeela pentsetan dau Berriz SUSAko lehendakari barriak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!