Zapatuan ospatuko dute 36. Ezpatadantzari Eguna

Anboto 2008ko eka. 19a, 16:20

Berrizen ospatuko dute, zapatuan, ekainaren 21ean, Durangaldeko 36. Ezpatadantzari Eguna, Gerediaga elkarteak eta herriko dantza taldeek antolatuta.

Berrizen ospatuko dute, zapatuan, ekainaren 21ean, Durangaldeko 36. Ezpatadantzari Eguna, Gerediaga elkarteak eta herriko dantza taldeek antolatuta.

Mañaria, Abadiño, Iurreta, Otxandio, Durango eta Berrizko 16 taldeak Olakuetan batuko dira 17:00etan, Elizondorako kalejira egiteko eta Amezuatarren oroigarria bistaratzeko.

Dantzari dantza eta Soka dantza eskainiko dituzte dantzariek 19:30ean Berrizburu futbol-zelaian, eta 21:30ean lagun arteko afaria egingo dute Udaletxeko parkean (herritarrek 10 euroan dituzte eskura txartelak, Durangaldeko herrietan). Jotankak berotuko du erromeri giroa, Elizondon.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!