Herriko trafikoa eta zarata gitxitzeko sahiesbidea egiteko proposamena

Anboto 2008ko eka. 5a, 13:50

Herriko zarata eta trafikoa dala-ta, Berrizko ezker abertzaleko hirigintza lan-taldeak sahiesbidea egitea proposatu dau bai herritarren eta bai udalaren aurrean be. “Berriz Barriztuz” da ekimenaren izena.

Herriko zarata eta trafikoa dala-ta, Berrizko ezker abertzaleko hirigintza lan-taldeak sahiesbidea egitea proposatu dau bai herritarren eta bai udalaren aurrean be. “Berriz Barriztuz” da ekimenaren izena.

Herriari joan dan barikuan aurkeztu jakon eta 25 lagun inguru hurbildu ziren. Kopuru txikia izan arren, hurreratu zirenek aktiboki parte hartu eben eta ekarpenak egin zitueen. Aurkezpen horren ondorioak, gero udaletxera eraman zitueen. Durangaldeko Plan Territorial partzialari bi alegazino egitea proposatu eban hirigintza lan-taldeak, bata N-634ari sahiesbidea proposatuz eta berau garatzeko eskatuz. Honez gain, A-8ari beste ibilbide alternatiboa emoteko eskaria be egin eben, herrigunetik ateratzeko proposamena eginez.
Horreek horrela, trafiko eta kutsaduragaz herrian dagozan arazoak aztertu eta eduki leikezan irtenbideak aztertzeko eskaria egin eben Berriz Barriztuz ekimenaren bultzatzaileek. Udaleko ordezkariek begi onez hartu eben proposamena eta gainera, trenbidearen inguruan beste alegazino bat egitea be onartu zen.
Proiektua ahalbait arinen martxan jartzeko asmoa aurkeztu eben udalean eta laster enpresa batekin kontaktoan ipiniko dira udaletxeko ordezkari batzuk proposatutako estudioen epeak, diruak eta abarren ideia bat egiteko. Hurrengo pausu batean ikerketa hori lehiaketa publikora irtengo da eta behin herritarren eskuetatik pasa ondoren, Foru Aldundira joko dabe.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!