Guraso Eskolako azken ikastaroak hasiko dituzte

Anboto 2008ko mai. 7a, 19:03

Guraso Eskolako azken ikastaroak izango dira datozen asteotan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen (DBH) gurasoei zuzendutako saioak dira, eta bezperara arte eman daiteke izena.

Guraso Eskolako azken ikastaroak izango dira datozen asteotan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen (DBH) gurasoei zuzendutako saioak dira, eta bezperara arte eman daiteke izena.

Elikaduran sortu ahal diren arazoak: anorexia eta bulimia izenburupean antolatu dituzte saioak, maiatzaren 22 eta 29rako. Eguenean, maiatzaren 8an, berriz, Seme-alaba nerabeen sexu heziketa: gure beldurrak eta tabuak gaindituz komunikatzea izenburupean eratutako 1. saioa izango da. Hilaren 15ean izango da bigarrena. Guztiak dira DBHko ikastetxean, 18:30etik 20:00etara.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!