ELAko ordezkari Luis Torresek azaldu duenez, sindikatu bakoitzeko ordezkari banak enpresarekin sinatutako aurreakordioa “ona” eta “onargarria” da, eta “neurri handiagoan edo txikiagoan aldarrikapen guztiak batzen ditu”. Soldata-taulei, lanaldiei eta gaueko lanaren plusari zein

Torresen berbetan, “Eibar edo Abadiñotik lekualdatutako langileekin alderatuta, aldeak zeuden eta lan-baldintzak parekatzea gura izan dugu”. Joan zen asteko bariku eta zapatua bitartean lortu zuten aurreakordioa negoziatzen jardun ondoren: “Lortzen ahalegindu garen hori lortu dugu eta gustura gaude”.
Langileek martitzen arratsaldean egin zuten bozketa; 120 lagunek bozkatu zuten —lantokian 155 behargin dira—, eta 95 boto izan ziren aurreakordioaren aldekoak eta 23 kontrakoak. Boto zuri bat izan zen eta beste bat nuloa. Asteon aurreikusi dute sinatzea urte biko iraupena izango duen akordioa enpresarekin.