Parte hartze gehiago, pintura lehiaketan

Anboto 2008ko api. 24a, 11:37

Inoiz baino partaide gehiago izan du Kaleko Pintura Lehiaketak.

Inoiz baino partaide gehiago izan du iragan asteburuan Berrizen antolatutako  Kaleko Pintura Lehiaketak; 28 lagunek hartu zuten parte. Sari nagusiak Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko parte-hartzaileek jaso dituzte; 550 euroko lehenengoa Mendaroko Jaime Zamakolak marraztutako Markesaren parkeko irudiak jaso zuen, eta bigarren eta hirugarrenak Artziniega eta Astrabuduako parte-hartzaileei eman zizkieten epaimahaiko kideek. Herriko  lehenengo sailkatuaren saria, berriz, Txomin Pinillak eskuratu du, eta 250 euro jaso sari horregatik.

Iragan zapatukoa goiz haizetsua izan zen, eta Kaleko Pintura Lehiaketari ere eragin zion eguraldiak. Eguraldia lagun izan ez arren, antolatzaileak oso pozik daude parte-hartzeari eta mailari dagokionez. Lan guztiak apirilaren 30era arte Berrizko Kultur Etxean daude ikusgai.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!