Geldoen hondakindegia itxi egin dabe

Anboto 2008ko urt. 31a, 13:05

Aldundiak behin-betiko itxi dau Berrizko geldoen hondakindegia. Honen bitartez posible izango da instalazinoa eta ingurunea lehengoratzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak Berrizko itxi egin dau Berrizko geldoen hondakindegia eta horrela instalazinoa eta ingurunea lehengoratuko dira.
Lehengoratze proiektuak hiru jarduera ezberdin garatzea aurreikusi dau. Alde batetik, hondakinek okupatutako hondakindegiaren azalera itxiko leukie. Bestalde, ingurumen egoera lehengo egoerara bueltatzea gure dabe, lehengo landareak barriro be landatuz. Zuhaitz barriak ipiniko dabez hondakindegia egon dan lekuan eta inguruetan. Itxiera honen ostean mantentze-lanak egingo ditue.
Deposituaren ontzira ura sartzen zanez hondakin masa handia kokatzen zan han eta hori ekiditeko asmoz itxi dabe gai geldoen hondakindegia. Datozen 30 urteetan hainbat kontrol eta analisi egindo ditue.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!