Batzar informatibo irekietarako lehen pausua

Anboto 2008ko urt. 11a, 10:17

Joan den asteazkenean udalean egindako ohiko bilkuran onartu zan mozinoa. EAE-ANV alderdiak, batzar informatibo irekiak bermatzeko lehen pausu bezala, alderdi bakoitzak berak aukeratutako pertsona bat edo bi batzar informatibo horietara eramateko proposamena egin eban.

Batzar horreetan parte hartuko leukien pertsona horreek hitza izango leukiela baina boto eskubidea ez leukiela izango azpimarratu eban EAE-ANVk. Izan be, arinago onartua egoan batzar informatiboak irekiak izateko proposamena baina ez zan horretarako neurri berezirik hartu, hots, lehengoak izaten jarraitzen eben. Hori ekiditeko, eta batez be partehartzea sustatzeko helburuarekin egin eben EAEko alderdikideek proposamena. Honetaz gain, arlo batzuetarako pertsona horien ekarpenak baliagarri suertatu litezkeela azpimarratu eben, eta beraien ekarpenekin eztabaidak aberasgarriagoak izango lirateela be adierzi eben.
Horrela, PSE-EE eta EAko zinegotzi biak alde agertu ziran eta EAE-ANVren botoekin batera aldeko sei boto egon ziran. EAJ-PNVk mozio hori aurrera eraman baino lehen informe juridiko bat egin beharko litzatekeela esan eban eta kontran bozkatu. Halan be, kontrako bost botoek ez zuten ezertarako balio izan, oposizinoaren sei botoekin mozinoa aurrera eramatea lortu eben-eta. Hala, hemendik aurrera alderdi bakoitzak pertsona bat edo gehienez bi eramateko aukera izango dau.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!