Berrizburu kiroldegian berrikuntza ugari

Anboto 2008ko urt. 11a, 10:16

Berrizburu kiroldegiak 2008 urteari begira zehaztu ditu dagoeneko kiroldegi eta igerilekuan ordutegi eta prezioak. Gabon jai hauetan egun bitan itxi ondoren hiruhilabete barriko ikastaroak urtarrilaren 2an hasi ziren.

Ikastaroei jagokenean, barrikuntza bat dago: muskulazino saioak, hain zuzen be. Astearte eta ostegun arratsaldetan eskainiko dira. Gainontzeko ikastaroek ordutegi bardinarekin jarraituko dabe.Prezioei jagokenez, abonuak urte osorako zein hiruhilabetekoak egiteko aukera dago. Berrizen erroldatuta dagozanek urte osoko indibiduala 73,84 euro ordaindu beharko dabe eta hiruhilabetekoa 29,62. Abonu familiarra be badago eta 18 urtetik beherakoentzat prezioa merkeagoa da. Gainera, urte osoko abonua egiten dabenek, spinning eta muskulazio gelak erabiltzeko aukera izango dabe, ikastarorik ez dagoenetan eta gelaren beraren arauak errespetatuta. Bestetik, Berrizen lanean dagozanek be erroldatuta dagozenen aukera berdinak izango dabez, lan ziurtagiria aurkezten badabe.
Ordutegia zabala izango da aurten, astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik gaueko 21:30etara egongo da zabalik kiroldegia eta larunbatetan goizean 09:00etatik 13:30etara eta arratsaldean 16:00etatik 21:30etara. Igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:15etara. Igerilekua astean zehar goizeko 10:00etan zabalduko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!