Erraldek “Bizkaiko Bildotsa” aurkeztu du

Anboto 2007ko abe. 19a, 13:41

Bizkaian jaio, hazi eta kontsumitzeko helburua duen Bizkaiko Bildotsa aurkeztuko du Erralde hiltegiak. Ekimen honen bultzatzaileek atzo goizean Izurtzako baserri batean egindako aurkezpenean azaldu zutenez, kanpaina udaberrira arte luzatuko asmoa dute.

Bizkaian jaio, hazi eta kontsumitzeko helburua duen Bizkaiko Bildotsa aurkeztuko du Erralde hiltegiak. Ekimen honen bultzatzaileek atzo goizean Izurtzako baserri batean egindako aurkezpenean azaldu zutenez, kanpaina udaberrira arte luzatuko asmoa dute.


“Gabon sasoian kanpoko bildots asko saltzen da merkatalgune handi eta harategietan. Ekimen honen helburua bertako artzainei beraien produktuak merkaturatzen laguntzea da. Artzainentzako prezio on bat jarri dugu eta bildots edo arkumea hiltegiak berak bideratuko du harategietara, bitartekari barik”,azaldu digu Eneko Egibar Erralde hiltegiko gerenteak. “Bitartekariek atera ohi dituzten irabazkiak alde batera utzi eta komertzializazioarengatik Erraldek ez du ezer kobratuko”, argitu dute hiltegitik. Bildotsak prezio onean erosiko dituzte eta faenatuaren prezioa gehituta harakinei salduko diete.

Ekimenak harrera ona izan du artzainen artean. Bizkaiko artzainen eta harakinen harremana sendotu gura dute “prezio duin eta justuak” ezarriz. Inguruko harategietan Bizkaiko Bildotsari zigilua jarriko diote “kontsumitzaileek zer erosten ari diren jakin dezaten”. Kanpaina ekainaren erdialdean amaiatuko da eta guztira 2400 bildots inguru eskainiko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!