Udalak hartu ditzazken neurriak aztertuko ditu Felipe Amezuako auzian

Anboto 2007ko aza. 15a, 15:30

Etorkizunean beste enpresa batzuetan gertatu daitezkeen antzeko egoerei begira, instituzioei eta Berrizko Udalari “parte-hartze aktibo eta legala” hartzea eskatu die Industrias Carnicas Felipe Amezu S. A. hiltegiko beharginek.

Etorkizunean beste enpresa batzuetan gertatu daitezkeen antzeko egoerei begira, instituzioei eta Berrizko Udalari “parte-hartze aktibo eta legala” hartzea eskatu die Industrias Carnicas Felipe Amezu S. A. hiltegiko beharginek.

Aldi berean, udalbatzarrari “babesa” eskatu die, beharginen egoera aintzat hartuz “posible duen neurrian ahal duena egin dezan herriko enpresetan lana topatzen laguntzeko eta langabeko egoeratik irteteko”. Eskaera gerora arazo bera edo antzerakoa izan dezaketen enpresetara ere zabaltzea eskatu dute.

Lursailaren zein altzarien salmentari “begirune berezia” jartzea adostu du udalbatzarrak. Era berean, langileen egoeraren alde hartu daitezkeen neurriak aztertuko dituzte, Jabier Azpitarte alkateak azaldu duenez, eta berririk egonez gero beharginei jakin eragingo die. Bide-penala ere “sakon” aztertuko du Udalak. Izan ere, EAEren berbetan, “iruzurra” egon dela ematen du: “2006an etekin handiak izan dituen enpresak denbora laburrean itxi egin behar duela dio”. Gainerakoak ere bat etorri dira.

Lau hilean soldata gabe dauden langileoi begira “neurriak” hartzea beharrezkoa deritzo PSE-EEk ere, eta gogoratu du Forjas Berrizekin ere hitzarmena sinatu zela “espekulazio posible” baten aurrean: “Badira mekanismoak espekulaziorik egon ez dadin”. EAk dio halako egoeratan, “ezer susmagarria” ikusiz gero “komenigarria” dela esatea.

Enpresak ugazaba aldatu zuen 2006an, eta administratzaile barri batek hartu zuten ardura. Langileen ustez, “iruzurra” egin du horrek “enpresa hondoratzeko eta etekin handia arin lortzeko”.

“Susmoak”

2006ko datu ekonomikoak “oso onuragarriak” izan zirela azaldu dute langileek: “2007ko urte hasikeran aldaketak sumatu genituen (bezeroak joaten, enpresak eurekin zituzten zorrak eskatzera zetozen hornitzaileak…) eta lana jaitsiz joan zen”. Administrariarekin batzartzean “egoera aldi baterakoa” zela esaten ei zien langileei, “eta irail eta urrian egoera hobetuko zela”. Langileek “susmoak” eduki arren, “zer egin jakin gabe” zeuden. Abuztuan, berriz, kobratzeari utzi zioten: “Itxaropen faltsuekin erantzuten ziguten batzarretan, enpresak etorkizunik ez zeukala eta enplegu-erregulazioko espediente aurkeztuko zutela esan arte”. Lan gabe geratu dira 40 langiletik gora.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!