Mobilizazioei eutsiko die “zer edo zer finkoa” jakin arte

Anboto 2007ko urr. 11a, 15:47

Ohi lez joan dira lanera Industrias Cárnicas Felipe Amezua S. A. hiltegiko 50 bat langile. Lanik ez dute izan, baina, ekainaren azkeneko egunetatik gaur arte —aurretik ere, tarteka—, diotenez: “Irailean —joan zen barikura arte— asko jota hiru ordu eroaten duen xerratze-lanetan jardun dugu, bezero bakarrarentzat”, azaldu du langile batek. Orain, enpresa itxi egin behar ei dute.

Ohi lez joan dira lanera Industrias Cárnicas Felipe Amezua S. A. hiltegiko 50 bat langile. Lanik ez dute izan, baina, ekainaren azkeneko egunetatik gaur arte —aurretik ere, tarteka—, diotenez: “Irailean —joan zen barikura arte— asko jota hiru ordu eroaten duen xerratze-lanetan jardun dugu, bezero bakarrarentzat”, azaldu du langile batek. Orain, enpresa itxi egin behar ei dute.

Halaxe esan digute enpresako arduradunek, ELAk argitu duenez. Horren aurrean langileentzako “ahalik eta baldintza onenak” lortzeko negoziazioak hasi dituzte enpresak eta sindikatuek. ELAk salatu duenez, “2006an eta aurrerago ere irabazi ekonomiko garrantzitsuk izan arren, otsailetik enpresa baliabide gabe uzten dihardu zuzendaritzak, lantokia beste leku batera eroateko asmoa agerian utziz. Beharginen egoera jasanezina bihurtu da”. Erakundeei dei egin die ELAk enpresa eta lurren salmentan iruzur egiteko aukera eragotzi dezaten.

46 drama txiki

FELIPE_AMEZUA_260.jpgAbuztuaren erdialdetik zor dizkie nominak langileei, eta “makinak eroan ez ditzaten” mobilizazioei ekin zioten joan zen astean. “Erabaki finkoa” hartu arte mobilizazioei eutsiko diela berretsi dute: “24 orduko zaintzarekin jarraitu ez arren, gertatzen denari arretaz. Jendea tente mantentzeko modua ere bada”. Egoera “oso gogorra” etorri zaie, gainera: “46 drama txiki dira”. Askok 30 urte daramatza bertan: “50-55 urte dituzte askok, gazterik hasitakoak dira, eta haragikien industria irla txiki bat da; oso atomizatua. Gurea izan da EAEn gehien saldu duena”. Zeharkako lanpostuetan izandako eragin zuzena ere gogoratu dute, eta instituzioetatik inor ere zuzendu ez izana salatu.

Txerriekin egin dute lan. Orain urte batzuk hiltegia kendu zutenetik inguruko abeltzainei erosi izan die, eta hiltzera eroan ondoren ekarri eta bertan zatitu, gero saltzeko: “Eskaerak beti izan ditugu, orain ere bai. Txerrien ordainketak atzeratu dituzte, zorrak geroago eta gehiago areagotuz”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!