Okela-behiaren “oraina eta geroa” kolokan dela ohartarazi du EHNEk

Anboto 2007ko ira. 28a, 13:14

Abeltzaintza “une oso delikatuan” dagoela ohartarazi du EHNEk, eta okela-behien kasuan egoera “oraindino larriagoa” dela diote. Ekoizpen kostuen hazkunde “bortitzak” markatutako egungo egoerak berean jarraituz gero, ustiapen asko desagertzeko zorian egon daitezkeela nabarmendu du Mikel Kormenzanak.

Abeltzaintza “une oso delikatuan” dagoela ohartarazi du EHNEk, eta okela-behien kasuan egoera “oraindino larriagoa” dela diote. Ekoizpen kostuen hazkunde “bortitzak” markatutako egungo egoerak berean jarraituz gero, ustiapen asko desagertzeko zorian egon daitezkeela nabarmendu du Mikel Kormenzanak.

“Ekoizpen gastuen hazkundearen oinarrian, zerealen eta ganadua elikatzeko erabilitako bestelako lehengaien karutzea dago”, EHNEren ustez, “eta zerikusi handia dauka hainbat eragilek mantentzen duen jarrera espekulatzaileak ere”. Espekulazio horrek Jaurlaritzako Nekazaritza Sailaren “babesa” jasotzen duela salatu du Kormenzanak: “Espekulatzea zilegi dela esan berri du Gonzalo Saenz de Samaniego Sailburuak eta egoera hori ekiditeko neurriak hartzeko batere borondaterik ez zuen agertu”.

EHNEokela_behiakjpg.jpgJaurlaritzaren parte hartzea daukan Gureokela enpresarenak lako “praktika komertzialak” ere abeltzainei kalte egiten diela salatu du EHNEk: “Kanpotik ekarritako okela oso merke dihardu eskaintzen, eta presio handia eginez bertako okela erosi eta saltzen duten harakinei”. Euskal baserritarren “bideragarritasuna erasotzen” dihardu, “diru publikoa erabiliz”.

Prezioen Behatokia

Prezioen Behatokia martxan jartzea “exijitu” dio EHNEk Jaurlaritzari: “Baserritarrek jasotako prezioaren eta kontsumitzaileek ordaindutakoaren jarraipena egin behar du horrek, bitarteko kate horren azterketa egiteaz gainera”.  Horrela, mutur bakoitzean gertatutakoaren “kontrola” eduki daiteke, “eta interes orokorraren kontrako gehiegikeriak azaleratuko dira, halako jokabideak galarazteko neurri zigortzaileak hartzeko aukeraz aparte”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!