Oroimen ekitaldi hunkigarria

Anboto 2007ko ira. 13a, 13:31

Felipe Urtiaga alkatea fusilatu zutela 70 urte igarota, oroimen ekitaldia izan zen alkatearen izena daraman plazan.



Felipe Urtiaga alkatea fusilatu zutela 70 urte igarota, oroimen ekitaldia izan zen alkatearen izena daraman plazan.

Urtiaga ezezik, herrian gerra garaian eta ondorengo urteetan errepresaliatuak izan ziren herritar guztiak izan zituzten gogoan 19:30etan hasitako omenaldian. Dantzariak eta lora eskaintza izan ziren Olakuetan, baina horrez gainera, Berrizen sortu berri den elkarte bat ere aurkeztu zuten herritarren aurrean: herriaren memoria historikoa berreskuratzea helburu duen Berriz 1936 Gogoratzen elkartea. Herriko errepresaliatuen familiakoek bete zuten jesarlekuetan lehenengo ilara, eta lora eskaintza frankistek fusilatutako foralaren semeak egin zuen. Felipe Urtiaga alkatea eta herrian injustizia jasan zuten guztien omenezko ekitaldia izan zen Irailaren 11-koa, Berrizen memoria galdu ez daiten lehenengoko pausoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!