Igerilekuen irekitzea atzeratua

Anboto 2007ko abu. 31a, 09:58

Beste aste pare batean itxita egongo da Berrizburu igerilekua.

Irailerako prest eta erabilgarri gura zituzten herriko kirol azpiegiturak arduradunek, baina beste aste pare batean itxita egongo da Berrizburu igerilekua.

Lanak opor garaian egin eta kurtso barriarekin batera urteroko martxa abiatzeko asmoa zuten, baina azkenengo asteetan jausitako euriak lanen amaiera espero zuten baino gehiago luzatzea ekarri du ondorio moduan. Hasiera batean, Abuztuaren 27rako zegoen aurreikusita igerilekuak zabaltzea eta lanak bukatuta egotea, baina irailaren erdialdera arte, gutxienez, itxita mantenduko dute igerilekua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!