Berrizko hiltegi berriko lanak urrian eman gura ditu Erraldek

Anboto 2007ko abu. 27a, 15:29

Erralde elkarte publikoak orain astebete eskas ipini du enkante publikoan Berrizen hiltegi berria eraikitzeko proiektuaren idazketa. Irailaren erdialdera izango dituzte batuta egitasmoak. Hil horren amaierarako falta diren lurrak erosita izan gura dituzte eta urrian eraikina egiteko lanak eman ahal izatea itxaroten dute.

Erralde elkarte publikoak orain astebete eskas ipini du enkante publikoan Berrizen hiltegi berria eraikitzeko proiektuaren idazketa. Irailaren erdialdera izango dituzte batuta egitasmoak. Hil horren amaierarako falta diren lurrak erosita izan gura dituzte eta urrian eraikina egiteko lanak eman ahal izatea itxaroten dute.

Berrizko Eitua poligonoan izango du lekua Durangokoa ordezkatuko duen eskualdeko hiltegi berriak, 80.000 metro koadroko lursailean.

Behi-ardi eta txerri-haziendako buruak hilko dituzte hiltegi berrian, Erraldeko arduradunen berbetan. Hala ere, zabalik mantenduko dute bestelako hilketa ildoak barneratzeko aukera. Zatiketako sala zerbitzua eta, horren ondoren, hozteko-ganbarak erabiltzeko aukera eskainiko du hiltegiak. “Kalitatezko kanal eta haragia lortzeko garrantzia handikoa” deritze “ahalik eta maila handienean animaliaren ongizatea bermatzea”-ri, eta horretarako diseinatutako kortak izango ditu hiltegiak; ingurumenari begira, berriz, ur-aurreztean arreta jarriko dute: “euria bilduz eta eguzki-plaken bitartez energia aurreztuz”. Azoka edo bestelako ekitaldietarako lokal zabala ere izango du.

Laguntza barik

Abadiño, Atxondo, Aulesti, Berriz, Elorrio, Mallabia, Mañaria, Muxika, Garai, Ispaster, Izurtza eta Otxandiok osatutako elkarteak, Aldundia edo Jaurlaritza lako instituzio publikoen laguntza gabe lortu du beharrezko finantzazioa aurrera egiteko. “Horrek ez du esan gura, baina, administrazio desberdinetan laguntzarik eskatuko ez dugunik”.

Durangoko hiltegiak “erritmo onean” diharduela nabarmendu dute Erraldeko arduradunek. Otsailean zabaldu zenetik, bost hilean, 3.000 animalia hil dituztela adierazi dute, faenatu tradizionalean eta “kalitatearen aldeko postura eginez”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!