Txinako eta Tatarstango dantza eta kantuak gaur eta bihar

Anboto 2007ko uzt. 25a, 12:47

Nazioarteko Folklore Jaialdia eratu dute beste behin Berrizen, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdikoen laguntzarekin. Hurrenez hurren, gaur eta bihar, Qiandongnan (Txina) eta Tatarstan Errepublikako dantza eta kantu taldeak izango dira, Olakueta frontoian. Ikuskizunak 22:00etan hasiko dira eta sarrera bakoitzeko euro bi izango da umeentzat eta lau euro gainerakoentzat.

Qian Dongnan-eko prefetura autonomoa da era Guizhoru probintziako Mao-ko kantu eta dantza konpainia da, gaur, Berrizen izango den Qiandongnan taldea. Qian Dongnan-eko dantza eta kantu taldea 1956an sortu zen eta bertoko talde profesional bakarra da. Gaur egun, 130 artista batzen ditu taldeak, horien artean herrialdeko goi mailako artista bi.

Miao eta Dong etnia nazionalen dantza eta kantuak sortu eta aurkeztu ditu talde horrek eta egurrezko danbor dantza, danborra zapaltzeko dantza, Lushen eta Mangtong musika instrumentua eta Dong etniako kantua batzen ditu, besteren artean, bere ikuskizunean.

Tartarstango kulturaren islada

Tatarstan dantza eta kantu konpainiak bestalde, euren herrialdeko kultura erakutsi du azken 70 urtean. Tatarstango herritarren tradizioarekin lotuta dago 1937an jaio zen taldearen bizitza artistikoa.

Antzezpen eszenikoak, tradiziozko kantu eta dantzetan oinarritzen dira eta taldearen korua, Tatarstango konpositoreen sormenezko laborategia da. Tatarstango dantzek koadro eszeniko “izugarriak” aurkeztu ditu, jakin eragin dutenez eta “jendearen eguneroko bizimodua islatzen dute, irria eraginez”. Tatar, kurbyz, kuray edo armonikak bezalako tradiziozko instrumentuak jotzen dituzten musikari adituek osatzen dute orkestra.Tradiziozko arropek ere, kontzertua handiagotzen eta aberasten dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!