Sei batzorde zehaztu dituzte

Anboto 2007ko uzt. 12a, 13:38

Alkatearen proposamenez, sei izango dira batzordeak eta berauetan hauteskundeetan jasotako bozken araberako ordezkaritza izango du alderdi politiko bakoitzak.


Maiatzeko hauteskundeen emaitzetatik eratorritako udalbatzarra –EAJ-PNV-ko 5 kide, EAE-ANV-ko 4, eta PSE-EE eta EA-ko ordezkarik bana– batu da atzo, hain justu ere, Udalean erabakiak hartu eta Udalaren kudeaketaz arduratuko diren batzordeak eratzeko.

Alkatearen proposamenez, sei izango dira batzordeak eta berauetan hauteskundeetan jasotako bozken araberako ordezkaritza izango du alderdi politiko bakoitzak. Gobernua, Hirigintza, Euskara, Hezkuntza eta Ongizate batzordeetan, beraz, eta batzarrean zehaztu dutenez, bakoitzean EAJk eta EAE-ANVk bina ordezkari izango ditue, eta PSE-EE eta EAk bana. Hauez gainera, Batzorde orokor bat ere eratuko dute, zinegotzi guztiek osatuko dutena.

Batzordeetako buruak nortzuk izango diren erabakitzeke utzi zuten, eta behin-behineko arduradun moduan Jose Jabier Azpitarte alkatea izango da batzorde denen buru.

Eudelen, Ur partzuergoan edo Erralde hiltegian Udaleko ordezkari izango diren pertsonak nortzuk izango diren ere erabaki dute: EAE-ANV, PSE-EE eta EAren abstentzinoarekin, Azpitarte alkatea izango da Erralde hiltegian Udaleko ordezkari. EAE-ANV, PSE-EE eta EA-ren bozkekin berriz, Koldo Mendez (PSE) izango da Eudelen, Puri Perez (EA) Euskal Fondoan, eta Gorka Camara (EAE-ANV) eskolan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!