Oizpe txapelketako finalak jokoan asteburuan

Anboto 2007ko eka. 28a, 14:18

Durangaldean, pilota munduko arreta osoa Berrizek hartuko du asteburu honetan. Zapatuan Bizkaiko Herri Arteko Txapelketako partida nagusia du, eta barikuan eta domekan lau t’erdiko Oizpe Txapelketako finalak jokatuko dira Berrizko pilotalekuan. Guztira, zazpi kategoriatako txapelak ebatziko dira.

Barikuan, 19:00etatik aurrera, kimuetako eta nagusietako finalak jokatuko dira. Kimuetan txapel bi banatuko dira. Lehenengo partidan, Elordi mallabiarrak Legorburu mañariarraren aurka jokatuko du, eta bigarrean, Loizate berriztarra Pradera zaldibartarraren aurka ariko da.

Nagusietan, berriz, Jon Beitia elorriarra eta Asier Beitia usansoloarra izango dira parez pare. Hiru partidak orekatuak izatea da espero dena eta ez dago faborito argirik.

Domekan, 16:30ean hasiko dira lehiak. Benjaminetan Amaia mallabiarra eta Arrizabalaga markinarra neurtuko dira. Kadeteetan Arrieta markinarrak Cruz urretxuarra izango du parean. Gazteetan landaburu elorriarraren eta Garitagoitia mallabiarraren artean dago txapela. 22 urtez azpikoetan, azkenik, Zabala berriztarra eta Aldape mallabiarra ibiliko dira elkar hautsi nahirik.

Zabalak partida bi, egun bitan

Zabalak Herri Arteko Txapelketako finala jokatuko du nagusietan bihar, eta Oizpeko lau’terdikoa etzi. Beraz, partida bi ditu egun bitan, atseden hartzeko astirik gabe.
 
Gazteetan Landaburu izango da faborito, baina Garitagoitiak sobera erakutsi du edonori lanak emateko gai dela.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!