CCOOko ordezkari bati eraso egin izana salatu dute

Anboto 2007ko eka. 14a, 10:45

Gerente batek CCOO sindikatuko ordezkari bat eraso izana salatzera deitu dute, gaur, Berrizen. Joan zen barikuan izan ei ziren gertaerak CCOO sindikatuko Durangaldeko ordezkariak lan gatazka baten bitartekari egiten ziharduela. Berrizko Eitua industria gunean kokatutako Esgesa enpresan izan ziren gertaerak.

Hori salatzeko 13:30etik 14:00etara elkarretaratzea deitu du sindikatuak enpresaren aurrean, eta parte hartzera deitu ditu behargin eta herritarrak. Protesta deialdiarekin gainerako ordezkari sindikalek ere egin dute bat.

Esgesaneko delegatu guztiak deituta bertaratu zen joan zen barikuan ustez eraso egin zuten Durangaldeko CCOOko ordezkaria, ohar baten argitu dutenaren arabera. Aurretik azaldu dugunez, lan gatazka baten aurrean bitartekotza egiteko bertaratu zen. Enpresan CCOO, UGT eta LAB sindikatuek dute ordezkaritza. CCOO sindikatukoek jakitera eman dutenez, “gerenteak bitartekotza lan hori normaltasunez egin ahal izatea trabatu zuen eta, azkenean, euretariko bati fisikoki eraso egin zion”.

Salaketa jarri dute Ertzaintzan

CCOO sindikatuak Ertzaintzan salaketa aurkeztu du enpresako gerentearen kontra. Era berean, halako “jarrerak” salatu ditu komunikabideei helarazitako oharrean; argitu duten moduan, jarrera “antidemokratiko” eta “faxista”. Azaldu dutenaren arabera, “are eta gehiago, lan-giro nagusia etengabeko presioa eta kudeatzailearen beharginen gaineko kikiltzea den enpresa horretan.”

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!