Bizkaiko boluntarioak batuko dira

Anboto 2007ko eka. 8a, 09:15

Bizkaiko Caritaseko ordezkariak batuko dituen topaketa izango da zapatuan Olakuetan.

Bizkaiko Caritaseko ordezkariak batuko dituen topaketa izango da zapatuan Olakuetan.

Urtero, bakoitzean herri batean antolatzen dute topaketa. Aurten, Margarita Maturanaren beatifikazioa dela-eta, Berrizen aukeratu dute. Elkarteak Berrizen dituen boluntarioetatik asko batuko dira zapatuan, elkar ezagutu eta esperientziak trukatzeko helburuarekin.

Margarita Maturanaren beatifikazinaren urtea ez ezik, Caritas sortu zela 50 urte dira aurten. Goizean goiz, 10:00etan harrera eta ondoetorria egingo diete boluntarioei, Caritaseko zuzendariari eta Gotzainari. Dantzari eta trikitilariak arituko dira bertan, eta ondoren Caritasen 50 urteen inguruko dokumentala emango dute. Eguerdiko 12:30ean eukaristia izango da parrokian. Herri-bazkaria ere antolatu dute, eta 320tik gora lagun batuko dira bertan. Arratsaldean, Mertzedariei bisitatxoa egingo dietela aurreratu digute Caritasekoek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!