Begirale bila dabiltza

Anboto 2007ko mai. 31a, 13:11

Ekainaren 1etik eta ekainaren 8rarteko aste osoa izango dute udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek izena emoteko aukera.

Ekainaren 1etik eta ekainaren 8rarteko aste osoa izango dute udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek izena emoteko aukera.

18 urte beteak, euskara maila ona eta begirale titulua badaukan edozeinek eman ahal izango du izena. Izan ere, Berrizen, gurasoak lanean diharduten bitartean, eta umeek oporrak dituzten bitartean seme-alabak udalekuetara eramatea erabakitzen dute gero eta gehiagok. Horrela, hiru talde osatuko dituztela aurreikusi dute. Azkenengo urteotan bezala eskolan, baina begiraleek antolatutako ekintza alternatiboetan parte hartuz igaroko ditue umeek uztailaren 4tik 20rako egunak. DBHko ikasleendako abentura txanda prestatuko dute begiraleek, eta Lehen Hezkuntzakoendako txanda berezia ere izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!