Udaleku irekiak antolatu dituzte Berrizen, uztailerako

Anboto 2007ko mai. 24a, 15:50

Haur eta gazteen astialdian euskararen erabilera bultzatzeko, Udaleku irekiak antolatu dituzte Berrizen. Uztailaren 4tik 20ra luzatuko dira eta izena emateko azken eguna gaur da.

Haur eta gazteen astialdian euskararen erabilera bultzatzeko, Udaleku irekiak antolatu dituzte Berrizen. Uztailaren 4tik 20ra luzatuko dira eta izena emateko azken eguna gaur da.

Adinaren arabera hiru talde osatuko dituzte eta gurasoekin batzarra, berriz, ekainaren 18an egingo dute, Kultur Etxean, 19:00etan. Informazioa: 94 682 40 36 / 94 68245 84.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!