Astelehenetik aurrera eman ahalko da izena Udaleku irekietan

Anboto 2007ko mai. 17a, 14:10

Udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 21etik 25era izango da, datorren astelehenetik barikura beraz.

Udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 21etik 25era izango da, datorren astelehenetik barikura beraz.

Udaleku irekiak uztailaren 4tik 20era egingo dira Berrizen aurten. Hiru talde eratuko dira. Gaztetxoenen txanda biak (3-5 urte eta Lehen Hezkuntzako 1go mailatik 6. mailara arte) eta abentura txandan DBHko ikasleek parte hartuko dute. Izena emateko prezioa 55 eurokoa da. Hala ere, neba-arreba bat baino gehiago diren kasuetan gutxiago ordaindu behar da.



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!