XIII urteurrena ospatzen dihardu emakumeen taldeak

Anboto 2007ko mai. 10a, 13:00

Astelehenean hasita, eta aste guztian zehar 13. urteurrena ospatzeko ekimen bereziak egiten dihardu Gure Izarrak taldeak.

Astelehenean hasita, eta aste guztian zehar XIII. urteurrena ospatzeko ekimen bereziak egiten dihardu Gure Izarrak taldeak.

Asteon, arratsaldeko sei terdietan batu dira, kafea hartu, eta prestatutako hitzaldietan parte hartzera. Larunbatean, Brionesko Ardoaren Museora egingo daben txangoarekin bukatuko ditue ekitaldiak.

Martitzenean Inmakulada Mujika psikologoak eman eban berbaldia: emakumezkoen sexualitatearen aniztasunaren ingurukoa, eta zehatzago esanda, lesbianismoari buruzkoa.

Emakumezkoen intereseko izan leikezan gaiak lantzeko, gaiak askotarikoak izaten ditue elkartean: prostituzioari buruz be aritu dira besteak beste aste honetan zehar.

Duela 13 urtetik hilero-hilero antolatzen ditue Berrizko emakumeen elkartean hainbat hitzaldi eta ikastero. Duela 13, herriko emakumeen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin sortu eben elkartea, helburu eta konpromezu horrekin segitzen dabe orain.

Elkartea osatzen daben 160 lagunen arteko harremana sendotzea, eta biltzeko eta elkartrukerako espazio bat eratzea dabe helburu. Emakumeen isolamendu pertsonal eta soziala ekiditzeko baliabide eskaintze: informatibo eta hezkuntzazkoak, kulturalak eta aisialdirakoak lantzen ditue esate  baterako.

Edozein delarik ere euren egoera ekonomiko, pertsonal edo familiarra, elkartean parte hartzera gonbidatzen ditue adin eta izate orotako emakumeak. Gai guztiei eta pertsona guztiei zabalik dagoen taldea baita emakumeona.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!