Gazteentzako lokal baten eta herriko giroa hobetzeko premia

Anboto 2007ko api. 19a, 12:37

Gazteen artean agertutako iritziak udal teknikariei azalduko dizkiete gazteek aukeratutako lau ordezkarik.

Gazteen artean agertutako iritziak udal teknikariei azalduko dizkiete gazteek aukeratutako lau ordezkarik.

Herriko gazteen parte-hartzea indartzea izan zen, urte hasieran, Gazte Plana abiatzeko arrazoi nagusia. Hasierako hartu-emanak eta batzarrak egin ondoren, Elhuyar aholkularitzako Idoiak azaldu digunez, orain arte, gazteen aldetik jaso duten erantzuna “oso positiboa eta eraikitzailea” izan da.

15 edo 20 lagun batu izan dira Aste Santura arteko batzarretan, 14 eta 16 urte bitartekoak. Gazteen proposamen eta iritziak entzun dituzte batzar horietan, eta horren araberako lan ildoak zehaztu dituzte: batetik, gazteentzako lokal baten beharra, eta bestalde, herriko gazteen arteko harremana eta giroa hobetzea. Izan ere, azaldu digutenez, 14 eta 16 urte bitarteko gazteek ez dute lagunartean egoteko lekurik. Ez ditue nagusiagoek bezala lokalak alokatzen, eta herriko gaztetxean ere ez omen dute lekurik topatu. Hasierako batzarretan, “Berrizen ez dago ezer”, izaten omen zen gazte gehienen salaketa. Elhuyar Aholkularitzakoak ikuspegi hori aldatzen saiatu dira, eta erakutsi na hi izan diete, aukerak egon badaudela herrian, eta ez dutela zertan denerako kanpora joan behar. Elhuyarrekoek Donostian ere jardun dute halako egitasmoetan, eta esan digutenez, arazoak oso antzekoak dira leku guztietan; “gazteen problematikak” antzekoak direlako leku guztietan.

Gazte planaren bitartez, zer esan eta zer egin badutela ohartarazi nahi izan ditue gazteak, eta dauden arazoak konpontzeko eurak zer egiteko prest dauden galdetu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!