"Udabarri freskoa, euskara freskoa" kanpaina abiatu du Udalak

Anboto 2007ko api. 19a, 11:19

Urtero bezala, Berrizko Udaleko Euskara Sailak, merkataritza kanpaina abiatu du, herriko dendei itzulpenerako edo euskararen erabilerari dagokion bestelako aholkularitza eskaintzeko.

Urtero bezala, Berrizko Udakeko Euskara Sailak, merkataritza kanpaina abiatu du, herriko dendei itzulpenerako edo bestelako aholkularitza eskaintzeko.

Iaz esaterako, euren dendetan erabiltzen dituzten agiriak batzen zituen liburuxkak banatu zitzaizkien dendariei. Horrez gain, errotuluak euskeraz jartzeagatik udalak ematen dituen dirulaguntzen berri ere eman zieten dendariei.

Aurten, herritarrek eta dendariek euskara erabil dezaten bultzatzeko, betiko janarien euskal izenekin kartelak banatuko dira denda, euskaltegi eta eskoletan; etorkin nahiz euskaldunberriek euren erosketak egiterakoan euskara erabiltzeko baliabideak izan ditzaten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!