AHTaren kontrako asteburua

Anboto 2007ko mar. 15a, 12:44

Abiadura Handiko Trenaren proiektuarekiko desadostasuna agertzeko datorren asteburua aukeratu dute herriko gazteek. Gaztetxean eta asteburu honetan, hainbat jarduera antolatu dituzte Abiadura Handiko Trenik ez dutela nahi adierazteko.

Euskal Herriko Unibertsitateko soziologo talde batek AHT Gelditu! Elkarlanaren bultzadaz egindako azterketan ondorioztatzen denez, orokorrean, gazteak dira proiektuarekiko zalantzarik gehien agertzen dituztenak eta kontrako jarrera argien erakusten dutenak. Eskualdeko egoerara etorrita, inkestatutakoen %44k proiektuaren inguruko informazio gehiago behar duela dio, eta % 35ak AHTaren kontra dagoela adierazi du gure eskualdean.

Gazte askoren jakingura eta salaketaren adibide da Berrizko gaztetxean antolatutako AHT-ren kontrako asteburua. Gaur, bideo-emonaldi batekin abiatuko dituzte ekimenak: gaueko 21:30etan, Italiako Val de Susasko egoera azalduko duen bideoa batekin. Zapatuan, mendi martxa izango da Udalaitzera, goizeko 9:00etan. A H Taren kontrako kontzentrazioa 17:00etan egingo dute, Euskotreneko geltokian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!