Perosanz kanporatuta Durangaldea ordezkari gabe geratu da Baqué Txapelketan

Anboto 2006ko aza. 16a, 13:37

Eneko Perosanz berriztarra Cafés Baqué Txapelketatik kanpora utzi zuen Esteban errioxarrak, Mañarian jokatutako final-laurdenetako partidan. Hasieratik izan zen gehiago eta erraz irabazi zion; 18-5. Ondorioz, finalaurrekoetan ez da Durangaldeko ordezkaririk izango.

Kadeteetako beste partidan, Aurtenetxe lezamarra 18-9 nagusitu zitzaion Olalde mallabiarrari. Gazteetan, Ricok 22-8 irabazi zion Guerrerori eta Yoldik 22-2 egurtu zuen Fernandez lemoarra. Finalaurrekoak eguaztenean 19:00etan jokatuko dira, Iurretako frontoian. Kadeteetan Perez-Aurtenetxeren artekoa eta Merino-Estebanena dira lehiak, eta jubeniletan, Mendizabal-Rico eta Yoli-Urrutikoetxea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!