Zabortegia ixteko eskaria egin dau Bizirik talde ekologistak

Anboto 2006ko aza. 10a, 19:01

Berriz Buruko zabortegian sutea gertatu zenetik bost hilabete betetzeko egun baten faltan, urriaren 31n, aurkeztu eben udalean zabortegia badaezpadako neurri moduan ixteko eskaria, Bizirik talde ekologistaren izenean.

Berriz Buruko zabortegian sutea gertatu zenetik bost hilabete betetzeko egun baten faltan, urriaren 31n, aurkeztu eben udalean zabortegia badaezpadako neurri moduan ixteko eskaria, Bizirik talde ekologistaren izenean.

Bizirik talde ekologistako Joseba Fernandezek jakinarazi deuskunez, ekainaren 1ean gertatutakoak irudikatu eban zabortagi horrek herriarentzako suposatzen dauen arrikua.

Inguruko industria guneetatik ekarritako hondakinak dira Berrizko goialde horretan biltzen direnak. Industrialdeetan sortutako zabor honeek, askotariko materialak izaten dira: plastikoak, erregaiak... Sua hartuz gero,  Josebaren esanetan, oso toxikoak izan daitekezenak.

Ekologisten salaketaren abiapuntua zabortegiaren kokapena bera da: euren aburuz, legearen kontrakoa da modu horretako zabortegi bat herritik bi kilometro baino gertuagoko distantziara egotea.

Uda hasieran legez, Berriz Burun metatutako materialek erraz su hartu leikiela frogatuta dago, Bizirikekoen ustez. Orduan, haizeak ke toxikoa herrigunetik aldendu egin ebala, horixe izan ei zen zortea.

Eskola etafutbol-zelaia oso hur dagozela-eta, zabortegia ixtea eskatzen deutsie udalari, herriko jentea kontzientziatu asmoz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!