60 urteko mendizalea erreskatatu dute Anboton

E.H. 2026ko ekainaren 14a

Mendizaleak erorikoa izan du haitzetan, eta min hartu du hanketan eta buruan.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek pertsona bat erreskatatu dute mendian. 60 urteko gizonezkoak erorikoa izan du Anboto aldean, eta min hartu du. Zauriak buruan eta hanketan jasan dituela zehaztu dute. Larrialdi zerbitzuek istripuko tokian bertan esku hartu dute, eta behera jaitsi dute mendizalea. Anbulantzia batek artatuko du behean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!