Atxondoko Udalak sare sozialetan jakinarazi duenez, azken orduotako euriteek modu nabarmenean eragin diote bidegorriari. Ur asko pilatu da tarte batzuetan, eta horrek nabarmen zaildu du handik ibiltzea. Udalak arduraz jokatzera deitu du, eta bidegorria ez erabiltzea aholkatu du, beharrezkoa ez bada.
Eguraldi iragarpena
Euskalmetek jakinarazi du egun bustia izango dela gaurkoa, zaparradak edonoiz eta edonon egingo dituelako. Euria ugariagoa izango da goizean zehar eta posible da kosta parteab trumoia eta txingorra lehertzea. Arratsaldean eta gauean, zaparradek gutxitzera egingo dute. Elur kota 800-1.000 metrora egongo da.
Biharko eguna egonkorragoa izango dela iragarri du Euskalmetek. Haizea ahuldu egingo da eta epeltze aldera egingo du. Kostaldetik gertu lainotu samar egongo da, baina litekeena da goizean ateri eustea ia denean. Egunaren bigarren zatian hodeiak ugaritu egingo dira eta euri apur bat egin dezake, bereziki ipar partean.